51. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2023ko otsailaren 28ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Corellan, 2023ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2303588