51. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Berriozarko Udaleko alkateak, 2023ko martxoaren 1ean, honako ebazpen hau eman zuen:

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan xedatuari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Alkate naizen aldetik ditudan eskudantzia guztiak Mikel Etxeberria Agirre bigarren alkateordearen esku uztea, nire ordezkoa izan dadin 2023ko martxoaren 6tik 12ra, bi egun horiek barne.

Bigarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Mikel Etxeberriari eta alorrei, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Berriozarren, 2023ko martxoaren 2an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2303619