51. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Alkatetzaren eskuordetzea kanpoan egoteagatik

2023ko otsailaren 24an, Baztango Udaleko alkate udalburuak 2023/48 zenbakidun ebazpen hau eman du:

"Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen 2568/1986 Errege Dekretuaren 43., 44. eta 47. artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraikiz, Baztango udal-mugartetik kanpo egoteko asmoa dudanez,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Lehen alkateorde Xabier Maia Etxeberria jauna eskuordetzea Alkatetza honen eginkizunetan ari dadin, 2023ko otsailaren 28tik martxoaren 4ra arte, biak barne.

Bigarrena.–Ebazpena lehen alkateordeari jakinaraztea, eta Udalbatzari haren berri ematea egiten den hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Hirugarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan."

Baztanen, 2023ko otsailaren 24an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2303380