51. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTIEDAKO KONTZEJUA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Artiedako Kontzejuak, 2023ko martxoaren 3an egin osoko bilkura berezian, eta legez ezarritako quoruma zuela, erabaki hau hartu zuen. Hona hemen hitzez hitz:

1.–Hasiera batez onestea Artiedako Kontzejuaren 2023ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak, jarraikiz xedatutakoari Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 267. artikulutik 271.era.

2.–Hasierako onespenaren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuko iragarki-taulan argitaratuko da, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, argitaratu eta hamabost egun balioduneko epean.

3.–Alegaziorik aurkezten bada, osoko bilkurak horiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, aurrekontuaren behin betiko onespenean.

Erreklamaziorik izan ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Artiedan, 2023ko martxoaren 3an.–Kontzejuko burua, M.ª José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: L2303796