50. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 849. lurzatian.
Behin betiko onespena

Orkoiengo Udalak, Gobernu Batzarraren 2022ko irailaren 2ko erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, 1. poligonoko 849. lurzatirako (Comarca I industrialdea, 17, Orkoien). Valco Melton SAU da sustatzailea.

Espedientea jendaurrean egon da 20 egun baliodunean, beharrezko iragarkiak egin ondoan, eta inork ez du alegaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsi da xehetasun-azterketa, 2023ko otsailaren 16ko osoko bilkuran erabakita.

Agintzen da behin betiko onetsitako xehetasun-azterketa argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jarri eta publikoa izan dadin, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Orkoienen, 2023ko otsailaren 20an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2303388