2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 243. eta 1271. lurzatietan. Behin betiko onespena
Uharteko Udalak, 2023ko otsailaren 23an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat 1. poligonoko 243. eta 1271. lurzatietan, Laboratorios Cinfa SAk sustatua, lerrokadura berriak ezartzeko eta gehieneko eraikigarritasuna zehazteko, lerrokadura berriei dagokienez.
Aipatu erabakia argitaratzen da onetsitako testu arautzailearekin batera, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Uharten, 2022ko otsailaren 24an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2303609