2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Xehetasun-azterketa San Agustin kaleko 1. zenbakian, arkitektura oztopoak kentzeko. Behin betiko onespena
Berriozarko Udalak, 2023ko urtarrilaren 25ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea igogailua paratzeko xehetasun-azterketa, Berriozarko San Agustin kaleko 1. zenbakiko jabeen erkidegoak sustatua.
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Berriozarren, 2023ko martxoaren 2an.–Alkatea, Raúl Maiza González.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2303729