50. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MAÑERU

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Alkatetzaren 2022ko urriaren 26ko 38/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi zen Mañeruko Udaleko lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Deialdi hori argitara eman zen 2022ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 7an. Bat etorriz deialdi horren kalifikazio epaimahaiak eginiko proposamenarekin, Alkatetzaren otsailaren 21eko 11/2023 Ebazpenaren bidez, María Ángeles Zamora García andrea Mañeruko Udaleko langile lan-kontratudun finko izendatzen da, eta honako lanpostu hau esleitzen zaio: 1.–Liburuzaina, lanaldi partzialekoa.

Mañerun, 2022ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Nuria García Aróstegui.

Iragarkiaren kodea: L2302962