5. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2022ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, honako hauek osatuta:

Udalaren aurrekontu arrunta.

Udalaren Ur Batzordearen aurrekontu arrunta.

"Tudela Cultura" tokiko enpresa-erakunde publikoaren gastu eta diru-sarreren aurreikuspenaren egoera-orria.

Aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura aztertzen ahal dute, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Tuteran, 2022ko abenduaren 21ean.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2217353