5. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TRAIBUENASKO KONTZEJUA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Traibuenasko Kontzejuaren Herritarren Batzarrak, 2022ko abenduaren 22an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen udalaren 2023ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Kontzejuaren Idazkaritzan –Traibuenasen baitago– egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Traibuenasen, 2022ko abenduaren 22an.–Jarduneko Kontzejuko burua, Reyes Gay Mendoza.

Iragarkiaren kodea: L2217574