5. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Sesmako Udalak, 2022ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2023ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hartutako erabakiarekin bat, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, epe horretan erreklamaziorik aurkezten ez bada.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Sesman, 2022ko abenduaren 20an.–Ordezko alkatea, Ainhoa Soto Gil.

Iragarkiaren kodea: L2217362