5. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Sesmako Udalak, 2022ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023. urteko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatutakoarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, aipatu den jendaurreko aldia iragandakoan.

Sesman, 2022ko abenduaren 20an.–Ordezko alkatea, Ainhoa Soto Gil.

Iragarkiaren kodea: L2217352