5. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

2023ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jo da Odietako Udalaren 2023ko plantilla organikoa, jarraian eransten baita.

Odietako Udalak 2022ko urriaren 4ko osoko bilkuran hartu zuen hasiera batez onesteko erabakia, eta 2022ko 215. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 31n. Inork ez zion espedienteari alegaziorik aurkeztu.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

–Lanpostua: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: %35 (lanpostukoa). Administrazio-egoera: hutsik. Baldintzak: batasunean Ultzamako Udalarekin, hura baita batasuneko burua.

Lan-kontratudun finkoak.

–Lanpostua: administrari-ofiziala. Lanpostu kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: mailakoa: %12; lanpostukoa: %8,52. Administrazio-egoera: jardunean. Baldintzak: euskaraz jakitea: B2 maila. Lanaldi partziala (30 ordu astean).

Izenen zerrenda

Lan-kontratudun finkoak.

–Deiturak eta izena: Mariezcurrena Baleztena, Jaione. Lanpostua: administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zerbitzu aitortuak: 2002ko uztailaren 15a. Administrazio-egoera: eszedentzian.

Aldi baterako lan-kontratudunak.

–Lanpostua: administrari-ofiziala. Lanpostu kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: mailakoa: %12; lanpostukoa: %23. Administrazio-egoera: jardunean. Baldintzak: euskaraz jakitea: B2 maila. Lanaldi partziala, %81,82.

Aldi baterako lan-kontratudunak.

–Deiturak eta izena: Irure Ibero, Itziar. Lanpostua: administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zerbitzu aitortuak: 2011ko martxoaren 16a. Administrazio-egoera: jardunean.

Erripan (Odieta), 2022ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2217415