5. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NABASKOZE

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Nabaskozeko Udalak, 2022ko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Inork alegaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da.

Nabaskozen, 2022ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Cruz Moriones Uriz.

Iragarkiaren kodea: L2217349