5. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Murillo El Cuendeko Udalak, 2022ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2023ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua ikusgai egonen da Idazkaritzan (Arradan) hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin.

Arradan (Murillo el Cuende), 2022ko abenduaren 20an.–Alkatea, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2217312