5. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten (ETE) 7 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 24ko 876E/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten (ETE) 7 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia (2021eko 173. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 26koa). Deialdi horren 9. oinarrian xedatutakoa betetzeko, deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien izenen zerrenda aurkeztu du, lortutako puntuazioaren araberakoa, eta, horrekin batera, probak gainditu eta puntuaziorik altuenak izateagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamena egin du, baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.

1. Honako hauek izendatzeko proposamena onesten da, erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten (ETE) 7 lanpostu betetzeko deialdiaren barnean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aritzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan:

Igoera txanda.

MORENO MENDIOROZ, VIRGINIA

Txanda irekia.

MUÑOZ MUÑOZ, ANA

MUGUETA BURGUETE, MARIA BELEN

SAN JOSE OLORIZ, OIHANE

SÁNCHEZ SÁNCHEZ, JOANA

TORRES CAMINOS, MARIA

MURO DIEZ, SARA

2. Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

3. Argitara bedi hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko abenduaren 16an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Pedro Ardaiz Labairu.

Iragarkiaren kodea: F2217261