5. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Itzako Udalak, aurrekontu orokorra onesteko 2022ko abenduaren 21ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2023ko plantilla organikoa. Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari buruz xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Itzan, 2022ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2217516