5. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Itzako Udalak, 2022ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023. urteko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganik.

Itzan, 2022ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2217515