5. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Igantziko Udalaren herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena

Igantziko Udalak, 2022ko abenduaren 23an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi du Igantziko Udalaren herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, interesdunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, aipaturiko ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Igantzin, 2022ko abenduaren 29an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2217916