5. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Galarko Udalak, 2022ko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2023ko aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Getze Galarren, 2022ko abenduaren 19an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2217284