5. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Faltzesko Udalak, 2022ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen, legeak eskatzen duen gehiengoarekin, hasiera batez onestea 2023ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin bat, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu ondoan, dagokion espedientea hamabost egunean egonen da jendaurrean, Udalaren Idazkaritzan, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Orobat, aditzera ematen da ezen, jendaurreko aldian inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko dela aurrekontua. Kapituluka laburturik argitaratu beharko da, indarrean jar dadin.

Argitara dadila agindu da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Faltzesen, 2022ko abenduaren 22an.–Alkate udalburua, Sara Fernández Allo.

Iragarkiaren kodea: L2217532