5. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Alkatetzaren funtzioak eskuordetzea

Udal honetako alkateak, 2022ko abenduaren 27an, 1438 zenbakiko Ebazpena eman du, eta honela dio hitzez hitz:

Udalean 2022ko abenduaren 30etik 2023ko urtarrilaren 8ra bitartean (biak barne) udal honetako alkatearen justifikatutako absentzia dela eta, Toki Erakundeen Antolamendu, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 47. artikulua kontuan hartuta, lege horren beraren 44. artikuluari dagokionez, eta legez ematen dizkidan eskumenak erabiliz, honako hau

EBATZI DUT

1. Ander Carrascon Erice lehen alkateordearen esku uztea 2022ko abenduaren 30etik 2023ko urtarrilaren 8ra, biak barne, alkate gisa ematen zaizkidan eginkizunak.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, Toki Erakundeen Antolamendu, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 47. artikuluan eta lege horren beraren 44. artikuluari dagokionez aurreikusitako ondorioetarako.

2. Erabaki hau interesdunari jakinaraztea.

Burlatan, 2022ko abenduaren 28an. Alkatea, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2217704