5. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Berriozarko Udaleko alkateak, 2022ko abenduaren 22an, honako ebazpen hau eman zuen:

Jarraikiz Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluari, ebazten dut:

Lehena.–Alkate naizen aldetik ditudan eskudantzia guztiak uztea Mikel Etxeberria Agirre bigarren alkateordearen esku, nire ordezkoa izan dadin 2022ko abenduaren 23tik 2023ko urtarrilaren 1era, bi egunak barne.

Bigarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Mikel Etxeberriari eta alorrei, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Berriozarren, 2022ko abenduaren 22an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2217658