5. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Bargotako Udalaren Kudeaketa Batzordeko buruak, 2022ko abenduaren 22an, ondoko ebazpena eman zuen:

Kontuan hartuz herritik kanpo izanen naizela 2023ko urtarrilaren 2tik urtarrilaren 8ra bitartean (biak barne), bat etorriz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47.1 artikuluan xedatutakoarekin,

EBAZTEN DUT:

Alkateorde Inmaculada Torrecilla Urbiolaren esku uztea Bargotako Udalaren Kudeaketa Batzordeko buruaren eginkizunak urtarrilaren 2tik urtarrilaren 8ra bitartean (biak barne).

Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Bargotan, 2022ko abenduaren 22an.–Batzordeko burua, Cristina Remírez Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L2217665