5. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Arguedasko Udalak, 2022ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023. urteko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori dena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin, 235. artikuluarekin lotuta.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea iragandakoan.

Arguedasen, 2022ko abenduaren 23an.–Alkatea, José María Pardo Ayala.

Iragarkiaren kodea: L2217566