5. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Anueko Udalak, 2022ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023ko ekitaldirako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 201. eta 202. artikuluetan xedatuari jarraikiz.

Anuen, 2022ko abenduaren 27an.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.

Iragarkiaren kodea: L2217715