5. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Añorbeko Udalak, 2022ko urriaren 14an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2022ko plantilla organikoan.

Hasierako onespen hori jendaurrean egon zen hamabost egun baliodunean, 2022ko 215. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, urriaren 31koan, eta toki-erakundearen iragarki-taulan paratuta. Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da plantilla organikoaren aldaketa.

Argitara ematen da Añorbeko Udaleko langileen 2022ko plantilla organiko aldatua, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta aplikatzekoak diren xedapenetan xedatutakoarekin.

Añorben, 2022ko abenduaren 27an.–Alkatea, Joaquín Sanz Goñi.

ALDAKETA PLANTILLA ORGANIKOAN

Lanpostuen zerrenda

1.–Funtzionarioak.

Lanpostuaren zenbakia: 1.–Izena: idazkari kontu-hartzailea; A maila; araubide juridikoa: funtzionarioa; lanaldia: osoa; osagarriak: lanpostukoa %20,00, 19/2008 Foru Dekretuaren araberako osagarria: %3,72; sarbidea: oposizio-lehiaketa; egoera: hutsik.

Lanpostuaren zenbakia: 2.–Izena: zerbitzu anitzetako enplegatua; E maila; araubide juridikoa: funtzionarioa; lanaldia: osoa; osagarriak: lanpostukoa %14,00; mailako osagarria %15; 19/2008 Foru Dekretuaren araberako osagarria: %2,99; sarbidea: oposizio-lehiaketa; egoera: hutsik.

2.–Lan-kontratudunak.

Lanpostuaren zenbakia: 3.–Izena: administrari-ofiziala; C maila; araubide juridikoa: lan-kontratuduna; lanaldia: osoa; osagarriak: lanpostukoa %12,00; 19/2008 Foru Dekretuaren araberako osagarria: %3,36; sarbidea: lehiaketa; egoera: hutsik.

Lanpostuaren zenbakia: 4.–Izena: liburuzaina; C maila; araubide juridikoa: lan-kontratuduna; lanaldia: partziala; osagarriak: lanpostukoa %12,00; 19/2008 Foru Dekretuaren araberako osagarria: %3,36; sarbidea: lehiaketa; egoera: hutsik.

Izenen zerrenda

Lan-kontratudunak.

M.ª Isabel Echeverría Lizaso. Lanpostuaren zenbakia: 3; administrari ofiziala; maila: C; antzinatasun data: 2000ko uztailaren 17a; osagarriak: lanpostukoa: %12, 19/2008 Foru Dekretuaren araberako osagarria: %3,36; lanaldia: osoa; sarbidea: oposizio-lehiaketa; egoera: jardunean.

Mariola Huarte Elizari. Lanpostuaren zenbakia: 4; liburuzaina; maila: C; antzinatasun data: 1998ko irailaren 21a; osagarriak: lanpostukoa: %12, 19/2008 Foru Dekretuaren araberako osagarria: %3,36; lanaldia: partziala; sarbidea: oposizio-lehiaketa; egoera: jardunean.

Administrazio-kontratudun langileak.

Javier Martínez de Azagra Adrián. Lanpostuaren zenbakia: 1; idazkari kontu-hartzailea; maila: A; antzinatasun data: 2001eko maiatzaren 2a; gradua: 3, osagarriak: lanpostukoa: %20, 19/2008 Foru Dekretuaren araberako osagarria: %3,72; lanaldia: osoa; sarbidea: oposizio-lehiaketa; egoera: jardunean.

Juan José Rosa Recarte. Lanpostuaren zenbakia: 2; zerbitzu anitzetako enplegatua; E maila; antzinatasun data: 2020ko abenduaren 15a; osagarriak: lanpostukoa: %14; mailako osagarria %15; 19/2008 Foru Dekretuaren araberako osagarria: %2,99; lanaldia: osoa; sarbidea: oposizio-lehiaketa; egoera: jardunean.

Iragarkiaren kodea: L2217680