5. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Antzingo Udalak, 2022ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2023ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra.

Herritar eta interesdun guztiei jakinarazten zaie espedientea jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, aztertu eta bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Antzinen, 2022ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Isaac Corres López.

Iragarkiaren kodea: L2217411