5. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3059E/2022 EBAZPENA, abenduaren 14koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko logopeden lanpostu huts batzuk esleitzen dituena, merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzea eginda.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 15eko 1385E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan logopeden 3 lanpostu huts betetzeko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez. Deialdi hori 2022ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 10ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak urriaren 26an emandako 2909E/2022 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan logopeden lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Kalifikazio epaimahaiak lehiatzaileen zerrenda igorri du, erdietsitako puntuazioaren arabera ordenaturik, eta, lanpostu hutsak hautatzeko epea igaro ondotik, bidezkoa da horiek esleitzea interesdunen eskaeren arabera.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Lekualdatze-lehiaketa eginda, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko logopeden lanpostu huts hauek esleitzea ondoren aipatzen diren izangaiei:

–Muñoz Yuste, Eva, 71233 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan.

2. Izendatu diren lehiatzaileak 2023ko urtarrilaren 16an jabetu beharko dira beren lanpostuez. Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez direnek esleitu zaien lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik.

3. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatuarekin bat, eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 29ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez egindako eskuordetzea erabiliz.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Profesionalen Zuzendaritzara, Funtzioa Publikoko Hautapenaren, Hornikuntzaren eta Administrazio Egoeren Atalera eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Sarrerarako, Lanpostuak Betetzeko eta Barne Igoerarako Atalera.

Iruñean, 2022ko abenduaren 14an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2217091