5. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LESAKA

Akats zuzenketa, 2022rako lan publikoaren eskaintzan

2022ko maiatzaren 20an, Alkatetza honek 216/2022 Ebazpena eman zuen, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen araberako lan-eskaintza publikoa onartzeko.

Eskaintza horretan sartzen diren plazen artean, honako hau dago:

ANDRA MARI ZAHAR ETXEA ERAKUNDE AUTONOMOA

1.–Lan-kontratudun finkoak.

–Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: sukaldaria, lanaldi osoan. Hizkuntza-eskakizuna: euskara, B2 maila ahoz eta B1 idatziz. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

–Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: sukaldaria, lanaldi partzialean (%60). Hizkuntza-eskakizuna: euskara, B2 maila ahoz eta B1 idatziz. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

–Lanpostu kopurua: sei (6). Lanpostua: gerokultorea, lanaldi osoan. Hizkuntza-eskakizuna: euskara, B2 maila ahoz eta B1 idatziz. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

–Lanpostu kopurua: zortzi (8). Lanpostua: gerokultorea, lanaldi partzialean (%75). Hizkuntza-eskakizuna: euskara, B2 maila ahoz eta B1 idatziz. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

Aipatutako eskaintzan akats bat dagoela egiaztatu da, lehiaketa bidez bete beharreko lanpostuak daudelako. Administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskaturik, noiznahi zuzendu ditzakete beren egintzetako akats material, aritmetiko edo egitatezkoak, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

582/2022 Ebazpenaren bidez, ebatzi da Andra Mari Egoitza erakunde autonomoaren aldi baterako enplegua egonkortzeko eskaintza publikoa honela aldatzea:

–Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: sukaldaria, lanaldi osoan. Hizkuntza-eskakizuna: euskara, B2 maila ahoz eta B1 idatziz. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

–Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: sukaldaria, lanaldi partzialean (%60). Hizkuntza-eskakizuna: euskara, B2 maila ahoz eta B1 idatziz. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

–Lanpostu kopurua: sei (6). Lanpostua: gerokultorea, lanaldi osoan. Hizkuntza-eskakizuna: euskara, B2 maila ahoz eta B1 idatziz. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

–Lanpostu kopurua: zortzi (8). Lanpostua: gerokultorea, lanaldi partzialean (%75). Hizkuntza-eskakizuna: euskara, B2 maila ahoz eta B1 idatziz. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

–Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina; edo, bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hortik aitzina.

Lesakan, 2022ko abenduaren 27an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2217812