5. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko

Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 28an hartu erabakiaren bidez, onetsi da deialdi bat Antsoaingo Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko, funtzionarioen araubidean.

Hautapen-prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zena, aipatu estatutua garatu eta gauzatzeko Sarrera Erregelamendua, gainerako aplikazio arauak eta deialdi honen oinarriak.

Deialdi honen eta bere oinarrien aurka interesdunek 13. oinarrian jasotzen diren errekurtsoak aurkeztu ahal izanen dituzte.

Antsoainen, 2022ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

DEIALDIA, ANTSOAINGO UDALEKO ZERBITZU ANITZETAKO ENPLEGATU IZATEKO LANPOSTU BAT LEKUALDATZE-LEHIAKETAREN BIDEZ BETETZEKO

OINARRIAK

1.–Xedea.

Deialdi honen xedea da lekualdatze-lehiaketa bidez betetzea zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, Antsoaingo Udalaren zerbitzura aritzeko, funtzionarioen araubidean eta lanaldi osoan. Lanpostuak 5006 zenbakia du Antsoaingo Udalaren plantilla organikoan, eta Antsoaingo Udalaren mantentze-lan orokorren arloan du destinoa.

2.–Aplikatzekoa den araudia.

Honako arau hauek beteko dira lekualdatze-lehiaketa honetan: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina; azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 10. artikulua (foru lege horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamendua); eta aplikatzekoak diren gainerako arauak eta jarraian adierazten diren oinarriak.

3.–Lanpostu hutsen kopurua handitzea.

Deialdi honetako lanpostuak gero osatzen ahalko dira, kalifikazio epaimahaiak deialdia egin duen organoari helarazten dionean lehiakideen zerrenda, lortutako puntuazioaren araberako hurrenkeran.

4.–Betekizunak.

Indarrean dagoen araudian xedatuaren arabera, deialdi honetan parte hartu ahal izateko bete behar dira ondoko betebeharrak, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta izendapenaren egunetik esleitutako lanpostuaz jabetu arte:

a) Antsoaingo Udaleko langile finkoa izatea, funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa), jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.

b) Egotea D maila edo taldean, DBHko graduatua, eskola graduatua, erdi-mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea izatea eskatzen den lanpostuan –zerbitzu anitzetako enpleguaren lanpostuan, alegia.

Orobat, deialdian parte hartzen ahalko dute, baldin baldintzak betetzen badituzte, lanpostu erreserbarik gabe borondatezko eszedentzian daudenek, edo nahitaezko eszedentzian daudenek, baldin administrazio egoeran gutxienez ere urtebetez egon badira: gisa horretara jardunera itzuliko dira, lanpostu baten behin betiko esleipena lorturik.

Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du inola ere ekarriko parte hartu aurretik lehiatzaileek zuten araubide juridikoa aldatzea.

5.–Ordainsariak.

Lekualdatzen diren langileek jasoko dituzte indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkieten ordainsariak eta Udalaren plantilla organikoan ezarritakoak.

6.–Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.

6.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Antsoaingo Udalaren udal erregistroan aurkeztu beharko dira (Udaletxe plaza 1, 31013 Antsoain, Nafarroa) 08:30etik 14:00etara, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako edozein erabiliz, 15 egun naturaleko epean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Halaber, parte hartzeko eskabidea telematika bidez aurkezten ahalko da, Antsoaingo Udalaren Erregistro Orokor Elektronikoan. Erregistro hori Udalaren egoitza elektronikoan dago (https://sedeelectronica.ansoain.es).

Kasu horretan, parte hartzeko berariazko eskabidea eta beharrezkoak diren gainerako agiriak aurkezteko, Erregistro Elektroniko Orokorrean artxiboak eransteko ezarrita dauden formatuetatik edozein erabil daiteke. Eskabidea aurkezten bada 39/2015 Legean ezarritako beste erregistroren batean, eta eskabideak aurkezteko ezarritako epearen barnean, ansoain@ansoain.es helbide elektronikora igorriko da deialdian parte hartzeko eskabidea, eta adieraziko da zer erregistrotan aurkeztu den dokumentazio osagarria. Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar diezaioten eskabideari, ziurtatu aurretik. Eskabideak aurkeztuko dira jarraikiz deialdi honen I. eranskineko ereduari.

Eskabideak lotuko zaizkio deialdi honetan argitaratutako ereduari, eta haietan izangaiek adierazi beharko dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko jarritako epea amaitzen den egunean.

Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

6.2. Eskabidearekin batera, aurkeztuko dira alegatzen diren merezimendu guztien frogagiri kautotuak (betiere deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera), salbu Antsoaingo Udalean egindako zerbitzuen frogagiriak, horiek zuzenean igorriko baitizkio epaimahaiari deialdia egin duen organoak.

7.–Onartuen behin-behineko zerrenda eta erreklamazioak.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Antsoaingo Udaleko alkateak ebazpen bat emanen du, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila. Orobat, ohartaraziko du hurrengo bost egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela eta, akatsik baldin bada, haiek zuzendu.

Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Antsoaingo Udaleko alkateak ebazpena emanen du adierazteko lehiaketa hutsik gelditu dela. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.

Erreklamazioak egiteko epea amaitu eta horiek ebatzirik, alkateak onartuen behin betiko zerrenda onetsiko du, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

8.–Epaimahaiko kideak.

Lehiaketa kalifikatuko duen epaimahaia osatuko dute honako hauek:

1.–Mahaiburua: Ander Oroz Casimiro, Antsoaingo Udaleko alkatea.

–Ordezkoa: Aritz Ayesa Blanco, Antsoaingo Udaleko zinegotzia.

2.–Mahaikide-idazkaria: Ainara Armendariz Castién, Antsoaingo Udaleko idazkaria.

–Ordezkoa: M.ª Pilar Montañés Alsasua, Antsoaingo Udaleko gordailuzaina.

3.–Epaimahaikidea: Antsoaingo Udaleko langileen ordezkariek izendatutakoa.

–Ordezkoa: Antsoaingo Udaleko langileen ordezkariek izendatutakoa.

Epaimahaia eratu beharko da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost egunean.

Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzerakoan sortzen diren auzi guztiak.

Baldin gertatzen bada administrazio prozeduraren arauetan abstentziorako jasotako arrazoiren bat, kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta hori jakinarazi, deialdia egin duen organoari. Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

9.–Merezimenduen kalifikazioa.

Epaimahaiak izangaien merezimenduak baloratuko ditu honako baremo honen arabera:

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: 30 puntu gehienez ere.

b) Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta beste merezimendu batzuk: 10 puntu gehienez ere.

Epaimahaiak II. eranskineko baremoaren arabera kalifikatuko eta puntuatuko ditu izangai bakoitzak aurreko bi apartatuei dagokienez alegatutako eta frogatutako merezimenduak.

Deialdiko 5.b) oinarrian agindutakoaren arabera, merezimendu guztiak agiri bidez alegatuko eta frogatuko ditu izangai bakoitzak, aurkezten duenean lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea, eta horretarako jatorrizko agiriak edo kopia egiaztatuak erabiliko ditu. Salbuespen bakarra izanen dira Antsoaingo Udalean egindako zerbitzuak, organo deitzaileak epaimahaiari zuzenean igorriko baitizkio frogagiriak.

Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du puntuazio altuagorik eman apartatu bakoitzean adierazitako gehieneko puntuazioa baino.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu, lehiatzaileek alegatutako eta frogatutako merezimenduez.

Lehiaketako elementuak baloratu ondoren, epaimahaiak Antsoaingo Udaleko iragarki-taulan eta egoitza elektronikoko (https://sedeelectronica.ansoain.es) gardentasun atarian paratuko ditu parte-hartzaileen puntuazioak, eta bost eguneko epea emanen du, interesdunek alega dezaten beren eskubidearen arabera komeni zaiena, balorazio horri buruz.

Guztirako puntuazioan berdinketarik gertatuz gero, administrazio publikoetan antzinatasun handiena dutenen alde eginen da. Hala ere berdinduta segitzen badute, lehiatzaile zaharrenari emanen zaio lehentasuna.

10.–Izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa.

Behin aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoan, epaimahaiak parte-hartzaile guztien behin betiko puntuazioak emanen ditu argitara Antsoaingo Udaleko iragarki-taulan eta egoitza elektronikoko (https://sedeelectronica.ansoain.es) gardentasun atarian eta Antsoaingo Udaleko alkate udalburuari igorriko dio lehiatzaileen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, espediente osoarekin batera, behar den ebazpena eman dezan hasieran deitutako lanpostuen kopurua handitzeari dagokionez.

Aurreko paragrafoan aipatutako ebazpenaren jakinarazpena jaso ondoren, epaimahaiak proposamena eginen dio deialdia egin duen organoari, eskatzen den gutxieneko puntuazioa gainditu duten izangaiak izendatzeko, hain zuzen ere deitutako lanpostu kopurua betetzeko adina, barnean direla aurreko paragrafoan aipatutako handitzearen ondoriozkoak, halakorik bada.

11.–Esleipena eta lanpostuaz jabetzea.

Alkateak, ebazpen baten bidez, dagozkien lanpostuak esleituko dizkie lehiatzaileei, eta aginduko du esleipen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

Esleipen hartzaile diren lehiatzaileek esleipenari buruzko ebazpena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko dute lanpostuaz, non eta deialdia egin duen organoak jabetza hartzeko beste data bat ezartzen ez duen ebazpen horretan.

12.–Datuen babesa.

Jarraikiz 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluari (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO), izangaiei honako hauek jakinarazten zaizkie:

Antsoaingo Udala da parte-hartzaileek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.

Datuen tratamenduaren xedea da langileak hautatzea eta deialdiko lanpostua betetzea.

Oinarri juridikoa honako hau da: DBEOren 6.1.b) artikulua: kontratu bat gauzatzeko behar den tratamendua, interesduna kontratu horren parte bat denean, edo berak eskatuta, beharrezkoa izateagatik kontratu aurreko neurriak aplikatzeko, eta DBEOren 6.1.c) artikulua: behar den tratamendua, nahitaezkoa dena bete dadin tratamenduaren arduradunari aplikatzekoa zaion legezko betebehar bat.

Datuak behar den denboran gordeko dira, zer xedetarako bildu diren, xedea lortzeko beharrezkoa den denboran, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehazteko behar den denboran ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako Toki Erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).

Datuen komunikazioa eginen da legeak ezarritako kasuetan (5/2015 Errege Lege Dekretua, urriaren 30ekoa), gardentasunaren atarian argitaratzea barne, bat etorriz 5/2018 Foru Legearen 19.2.f artikuluarekin.

Titularrek eskubidea izanen dute datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetara joz edo webgunearen bitartez. Azken horretan informazio gehiago dago eskura (https://sedeelectronica.ansoain.es/info.11).

Datuak Babesteko Ordezkariarekin ere jar daitezke harremanetan, responsableoac@ansoain.es helbidean, eta erreklamazioa aurkez dezakete Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (aepd.es), uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin.

13.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, bere oinarrien edo berau aplikatzeko egintzen aurka, aukeran, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, hilabeteko epean, egintza eman duen organoari berari, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bat etorriz uztailaren 13ko 29/1998 Legearekin, zeinaren bidez arautzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, epaimahaia izendatu duen udal organo dei-egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Hori guztia, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

I. ERANSKINA

Eskabidea

https://sedeelectronica.ansoain.es

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak (30 puntu gehienez).

1. Edozein administrazio publikotan egindako zerbitzuak, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan (D maila eta deialdian eskatutako titulazioa): urte bakoitzeko 1,50 puntu.

2. Edozein administrazio publikotan egindako zerbitzuak, aurrekoak ez bezalako lanpostuetan: urte bakoitzeko 0,40 puntu.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa eta beste merezimendu batzuk: 10 puntu gehienez ere.

1. Administrazio publikoek, erakundeek edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu emanen dira ordu bakoitzeko edo kreditu akademikoan baliokidea den ordu bakoitzeko (kreditu akademiko 1 = 10 eskola-ordu), eta gehienez ere 10 puntu.

Oharrak:

a) apartatua:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, emanen da zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa.

2. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

3. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

4. Beste zerbitzu batzuekin aldi berean emandako zerbitzuen kasuan, puntuaziorik altuena dutenak bakarrik baloratuko dira.

5. Langile funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu bada, aldi horietako zerbitzuak kontatzeari dagokionez, egoera horietan sartzean zeukan lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

6. Gehienez 30 puntu emanen dira a) atal honetan.

b) apartatua:

1. Baloratu beharreko prestakuntza-ekintzen ondoriozko eskola-orduen zatikiak ez dira puntuatuko ez hainbanatuko.

2. Eskola-orduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei ordu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte akademiko bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituren balorazioa emanen zaie; hau da, 120 ordukoa.

4. Puntuazio berarekin baloratuko da parte hartzea Administrazioak agindutako edo baliozkotutako prestakuntza ekintzetan, nahiz eta erakunde antolatzaileari dagozkion baldintzak ez bete. Horien artean, espresuki sartuko dira sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako itunen barnean antolatutakoak.

5. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak ez dira apartatu honetan baloratuko, ez unibertsitatekoak, ez unibertsitatetik kanpokoak.

6. Apartatu honetan, merezimenduak baloratuko dira soilik baldin zuzeneko zerikusirik badute deialdiko lanpostuarekin.

7. Gehienez ere 10 puntu emanen dira b) atal honetan.

Iragarkiaren kodea: L2216653