5. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Sakanako Mankomunitateak 2022ko abenduaren 20an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023. urteko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Langileen plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, baldin epe horretan ez bada erreklamaziorik aurkezten.

Lakuntzan, 2022ko abenduaren 21ean.–Lehendakaria, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2217438