5. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Sakanako Mankomunitateak, 2022ko abenduaren 20an egindako Batzar Orokorrean, hasiera batean onetsi zuen Mankomunitatearen 2023ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Aurrekontua jendaurrean egonen da idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek aztertu eta alegazioak aurkezten ahalko dituzte.

Aplikatu beharreko araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua.

Lakuntzan, 2022ko abenduaren 21ean.–Lehendakaria, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2217351