5. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERAKO MANKOMUNITATEA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Erriberako Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2022ko abenduaren 19an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Mankomunitatearen 2023ko ekitaldiko aurrekontuaren espedientea.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Tuteran, 2022ko abenduaren 20an.–Mankomunitateko burua, Fernando Ferrer Molina.

Iragarkiaren kodea: L2217346