5. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitateko Batzarrak, 2022ko abenduaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2023ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak, bai eta jendaurrean edukitzea ere hamabost egun baliodunean, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Azkoienen, 2022ko abenduaren 20an.–Mankomunitateko burua, Belén Cerdán León.

Iragarkiaren kodea: L2217306