5. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iragan eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, eta bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuarekin, behin betiko onetsi dira 2023ko udal aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2022ko 224. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 14an.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 30.200,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.510.525,26 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak. 10.000,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 484.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 2.034.725,26 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 1.178.899,26 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 300.326,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 61.500,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 7.000,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 487.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 2.034.725,26 euro.

Noainen, 2022ko abenduaren 20an.–Mankomunitateko burua, Manuel Jesús Mozota Núñez.

Iragarkiaren kodea: L2217311