48. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 8a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BERTIZARANA

Jakinarazpen ediktua

Administrazioari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik ezin izan denez zergadunari, edo bere ordezkariari jakinarazpenik egin, abenduaren 14ko Tributuei buruzko 13/2000 Foru Lege Orokorreko 99.4.artikuluak xedatzen duen moduan, eta aipatutako artikuluan ezartzen den bezala, jakinarazpen saiakerak egin direla kontuan hartuta, ediktu honen bitartez, ordainketa egitera behartuta dagoenari edo bere ordezkariari zitazioa egiten zaio bertan azaltzen den prozeduratik eratorritako administrazio-egintzen berri ematen duen jakinarazpena jasotzera ager dadin. Agerraldia hamabost egun naturaleko epean eginen da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, astelehenetik ostiralera, goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu biak arte, Frontoiko Plaza 11-D 31793 Narbarten kokatua dagoen Bertizaranako Udaletxean. Epe hori iragaten bada bulegora agertu gabe, jakinarazpena egintzat hartuko da, legezko ondorio guztietarako, agertzeko ezarritako epea bukatu eta biharamunean.

Ohartarazpenak:

Administrazio-egintza honen aurka ondorengo errekurtsoetako bat jar dezakezu:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza hau ematen duen organoaren aurrean, ebazpen hau jakinarazi eta hilabetean, hurrengo egunetik kontatzen hasita.

b) Gorako errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aurrean, egintza hau jakinarazi eta hilabetean, hurrengo egunetik kontatzen hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jurisdikzio horren esparruan dagokion organoaren aurrean, bi hilabetean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Narbarten, 2023ko otsailaren 23an.–Alkatea, Andres Echenique Iriarte.

JAKINARAZTEN DIREN EGINTZAK

Dokumentazio errekerimenduaren jakinarazpena, Hiri-lurraren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokiona:

Espedientea: 2022/435.

Zergaduna: Matmon Mazal Finanservices SL.

IFZ: B71285431.

Iragarkiaren kodea: L2303341