47. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza indargabetzea. Hasierako onespena

Esako Udalak, 2023ko otsailaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia iraganik, inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik egiten, behin betiko onetsiko da ordenantzaren indargabetzea.

Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Esan, 2023ko otsailaren 20an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L2302857