47. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia, Hiriberriko 4. poligonoko UE-VIL-10 eta PDC 22 lurzatian. Behin betiko onespena

Deierriko Udalak, 2023ko otsailaren 9an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat UE-VIL-10 eta PDC 22 lurzatian, Ricardo Estaban Legarretak sustatua. Proiektu hori hasiera batez onetsi zen 2022ko abenduaren 15eko osoko bilkuran, eta erabaki horren iragarkia argitaratu zen 2022ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 5ean.

Argitara ematen da behin betiko onetsitako aldaketaren testu arauemailea, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikulua aplikatuz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Aritzalan (Deierri), 2023ko otsailaren 15ean.–Alkatea, Edorta Lezaun Etxalar.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2302963