47. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Aldaketa.
Abeltzaintzako ustiategi mistoa

Honako honen bidez aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean jarriko dela, hamabost egun baliodunean iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, jarduerak eragiten diela uste dutenek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten; hori dena, bete dadin Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 48. artikuluan eta horrekin bat datozenetan xedatutakoa eta hura garatzen duen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 59. artikuluan eta horrekin bat datozenetan xedatutakoa:

Eskaeraren data: 2023ko urtarrilaren 30a.

Eskatzailea/sustatzailea: Tomás Insausti Etxarri.

Jarduera: abeltzaintzako ustiategi mistoa 250 ardirendako eta 7 behorrendako.

Tokia: Auzako 14. poligonoko 24. lurzatia (Ultzama).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Larraintzarren (Ultzama), 2023ko otsailaren 17an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2302818