47. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2023ko otsailaren 21ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko plantilla organikoa eta langileen izenen zerrenda.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari buruz xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Tafallan, 2023ko otsailaren 23an.–Alkatea, Jesús M. Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2303276