47. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2023rako

Ebazpena, 2023ko otsailaren 21ekoa, Sartagudako Udaleko alkate-udalburuak emana, Sartagudako Udalaren zerbitzuko langileentzako 2023ko lan-egutegia onesten duena, bai eta 2023ko epeak zenbatzeko egun baliogabeen deklarazioa ere.

Aintzat hartuz zer xedatzen duten abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak (haren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 34.6 artikuluak (legegintzako errege-dekretu horren bidez onetsi zen Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina), ezartzen baitu enpresak urtero prestatu behar duela lan-egutegia.

Bat etorriz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen 4. artikuluan xedatutakoarekin (foru-lege horren bidez aldatu zen 13/2012 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzkoa), ezartzen baitu Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen urteko benetako lanordu kopurua 1592 izanen dela.

Kontuan hartuz zer eskumen ematen dizkidaten apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 84.1 artikuluak, eta ikusirik langileen ordezkariarekin aurretiaz izandako negoziazioa 2020ko lan-egutegirako proposamenaren gainean,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Onestea Sartagudako Udalaren zerbitzuko langileek 2022an izanen duten aste barreneko jaiegunen egutegia, jarraian zehazten den moduan:

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 6a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 7a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 10a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a. Santiago apostolua.

–Abuztuaren 9a: Andre Maria Arrosariokoa, herriko zaindariaren jaia.

–Abuztuaren 15a. Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren ondoko astelehena.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Egutegia arautzeko, horiez gain, ondotik ematen diren egunak ere ez dira lanegun izanen udal bulegoetan lan egiten duten langileendako:

–Urtarrilaren 2a.

–Martxoaren 20a.

–Abuztuaren 10a eta 11. Abuztuaren 8an bulegoak 12:00etan itxiko dira.

–Urriaren 13a.

–Abenduaren 26a.

–Abuztuaren 10ean eta 11n lanaldi osoan ariko dira zerbitzu anitzetako lantaldeko langileak.

–Udaletxea, kultura etxea eta kontsultategia garbitzen duten langileek abuztuaren 9an, 10ean eta 11n 9 orduko lanaldia eginen dute garbitasuneko gutxieneko zerbitzuak emateko.

Hirugarrena.–Lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1592 da, jarraikiz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari eta abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuari, eta haren banaketa honela eginen da:

Laugarrena.–Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 30 minutukoa izanen da.

Bosgarrena.–Bulegoetan, jendea hartzeko ordutegia 10:00etatik 14:00ak arte izanen da.

Seigarrena.–Alkateak aurretiaz baimena emanik, aparteko orduak egiten dituzten langileek asteko gaztigu-orri batean jaso beharko dituzte, horien ordaina bil dezaten, dela diruz dela denboraz, baldin eta lanaldiaren luzapeneko osagarria esleiturik ez badaukate. Hala eta guztiz ere, lanaldiaren luzapeneko osagarri hori esleiturik daukatenek ere jaso beharko dituzte ordu horiek orrian, urtean egiten duten lanaldi-luzapenaren jarraipena egite aldera.

Zazpigarrena.–Orobat, baliogabeak izanen dira, 2023. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.

Zortzigarrena.–Administrazio honetako zerbitzuen premiak direla eta, eta behar bezala jardun ahal izateko, urteko oporraldiak hartuko dira halako moduz non bermatuko baita langile bat gutxienez bertan egotea zerbitzu bakoitzean.

Bederatzigarrena.–Eguneko lanaldi jarraitua 6 ordukoa baino luzeagoa duten langileek gehienez 30 minutuko atsedenaldia izanen dute. Oro har, 10:00etatik 11:00etara har daiteke eta langileek ez dute zertan erabili asistentziaren kontrolerako sistema.

Hamargarrena.–Lan-egutegi hau aldatzen ahalko da zerbitzuaren beharren arabera, jarraituz langileen baldintzen gainean indarrean dagoen araudiari.

Hamaikagarrena.–Ebazpen hau langileen ordezkariari igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Gardentasunaren Atarian eta Sartagudako Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, eta Udalbatzari horren berri ematea, egiten duen hurrengo bilkura arruntean.

Sartagudan, 2023ko otsailaren 21ean.–Alkatea, José Ignacio Eguizábal Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2302977