47. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Garagardotegia

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Jarduera sailkatuak: garagardotegia.

Sustatzailea: María Vega Bravo.

Tokia: Ugarrandia etorbidea 11 bis; 1166. lurzatia, 1. poligonoa (Uharte).

Uharten, 2023ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2302886