47. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

Araudia, honako aldaketa honena: 1. poligonoko 357. lurzatiari (partziala) eta 358. lurzatiari buruzkoa

Bat etorriz ezarrita dagoenarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina) eta apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea), argitara ematen da Eulateko Udal Planaren determinazio egituratzaileen eta xehatuen aldaketa, katastroko 1. poligonoko 357. lurzatiari (partziala) eta 358. lurzatiari buruzkoa, Patxi García de Albizu Martínezek sustatua, behin betiko onetsi baitzen urtarrilaren 27ko 10E/2023 Foru Aginduaren bidez (2023ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 16koa).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Eulaten, 2023ko otsailaren 17an.–Alkatea, María Idoya Martínez de La Hidalga Jáuregui.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2303054