47. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Autotaxien zerbitzu publikoaren erregelamendua. Hasierako onespena

Etxalarko Udalak, 2023ko otsailaren 9an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Etxalarko Udalaren autotaxien zerbitzu publikoaren erregelamendua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako erregelamendua jendaurrean egonen da hogeita hamar baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, aipatutako erregelamendua behin betiko onetsita geldituko da, eta testu osoa emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Etxalarren, 2023ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L2302829