47. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Hiri-jarduketako plan berezia, hiri-lurzoru finkatuko UC-6 unitateko 2. poligonoko 767., 768. eta 806. lurzatietan. Behin betiko onespena

Doneztebeko Udalak, 2023ko otsailaren 22ko ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketako plan berezia, hiri-lurzoru finkatuko UC-6 unitateko 2. poligonoko 767., 768. eta 806. lurzatietan, Francisco Javier Indart Elizondok sustaturik.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuarekin bat.

Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta bi hilabeteko epean.

Donezteben, 2023eko otsailaren 23an.–Alkatea, Leire Ortuoste Garcia.

Hiri-jarduketako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2303435