47. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Oltza zendeako bide publikoa zenbakitzea. Hasierako onespena

Alkatetzaren otsailaren 17ko 76/2023 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da udalerri honetako kale-tarteak zenbakitzea, honela:

Lizasoian. San Donato Kalea.

–11. poligonoko 262. lurzatia: San Donato kalea, 12 zenbakia.

–Izuko 11. poligonoko 242. lurzatia okupatzen duen eraikuntzaren ekialdeko etxebizitza: San Donato kalea, 14 zenbakia.

–Izuko 11. poligonoko 242. lurzatia okupatzen duen eraikuntzaren mendebaldeko etxebizitza: San Donato kalea, 16 zenbakia.

–Izuko 11. poligonoko 244. lurzatia: San Donato kalea, 18 zenbakia.

Hori guztia, bat etorriz Idazkariordetzaren 2020ko apirilaren 29ko Ebazpenarekin, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatistikako Institutu Nazionaleko buruak eta Autonomia Erkidegoekiko eta Toki Erakundeekiko Lankidetzarako Zuzendaritza Nagusiak emandako 2020eko otsailaren 17ko Ebazpena.

Zenbakitzeko espedientea izanik, jendaurreko informaziorako epe bat irekitzen da, 20 egunekoa, nahiz eta ezagutzen diren interesdunei jakinaraziko zaien, aipatu epean espedientea azter dezaten, egin ditzaten oharrak eta alegazioak, eta aurkez ditzaten egokitzat jotako justifikazioak eta agiriak; hori guztia, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Aurkeztutako erreklamazioen gaineko txostena egin, eta onetsiko dira.

Oltza zendean, 2023ko otsailaren 20an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2302873