47. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Kale Nagusiko 7. eta 9. zenbakietako orubeak doan lagatzea, errentamendu araubidea duten babes ofizialeko etxebizitzako eraikin bat sustatzeko. Jendaurreko aldia

Carcarko Udalak, 2023ko otsailaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

"Ikusirik Carcarko Kale Nagusiko 7. eta 9. zenbakietako eraikinak eraistearen ondoriozko orubeak Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SA (NASUVINSA) sozietateari lagatzeko hasitako espedientean dauden txostenak eta gainerako agiriak, errentamentu araubidea duten babes ofizialeko 10en bat etxebizitzako eraikin bat sustatzeko, honako hau erabaki da aho batez (legez eskatutako gehiengo osoa da):

1. Carcarko lurzoruaren ondare publikoan sartzea bi ondasun higiezinak, jarraikiz xedatutakoari uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 227. artikuluan (legegintzako foru dekretu horren bidez onesten da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

2. Kale Nagusiko 7. eta 9. zenbakietako bi ondasun higiezinen besterengarritasuna deklaratzea, Carcarko Udalaren ondare ondasun baitira.

3. Prozedura hastea bi ondasun higiezinen jabetza doan lagatzeko Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SA (NASUVINSA) sozietateari, errentamendu araubidea duten babes ofizialeko 10en bat etxebizitzako eraikin bat sustatzeko, Carcarko Udalak eta Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SA (NASUVINSA) sozietateak 2023ko otsailaren 20an sinatutako lankidetza hitzarmenaren arabera, zeina Carcarko Udalaren osoko bilkurak onetsi baitzuen 2023ko otsailaren 16an.

4. Espedientea jendaurrean edukitzea hamabost egunean, iragarkiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta.

Carcarren, 2023ko otsailaren 27an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L2303392