47. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 1. lurzatian. Behin betiko onespena

Bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatua (dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), Arroizko Udalak, 2023ko urtarrilaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat 2. poligonoko 1. lurzatirako, udal plan orokorreko UD16.A1 unitateko AR-2 banaketa eremuko S3 sektorean, Conservas Iturri SLk sustatua. Azterketa hori Alkatetzaren azaroaren 18ko 137/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen hasiera batez, zeina 2022ko 250. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, abenduaren 15ean; jendaurrean jartzeko epea igaro da, eta ez da inolako alegaziorik edo oharrik aurkeztu haren aurka.

Argitara ematen da orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 74. artikuluan xedatutakoa bete beharrez.

Arroitzen, 2023ko otsailaren 17an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2303043