47. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR

2023ko tarifa fiskalak eta epaitzen kanona

Artzibarko Udalak, 2022ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki du 2023ko ekitaldirako ez aldatzea ordenantza fiskalen tarifak, ez eta epaitzen kanona ere; beraz, lehengo urteko tarifak eta kanonak izanen dira indarrean. Hona hemen:

–Ur horniduraren tasak Espotzen, Gorraitzen, Imizkotzen eta Lusarretan: 34,87 euro urtean etxebizitzako + BEZa + saneamenduaren kanona.

–Estolderia eta arazketa zerbitzuen tasak, Gorraitzen, Imizkotzen eta Usotzen: 10,10 euro urtean + BEZa.

–Egur epaitzen kanona: 8,27 euro.

Artzin, 2022ko abenduaren 2an.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.

Iragarkiaren kodea: L2302783